TU-k eta Petti Kontzertu bikoitzean
Bolo o actuació / Música Iruñea divendres, 6 de juny de 2025, 20:30hTU-K taldeak 22 21 -11 disko berria aurkeztu du, 7 abestirekin. Post-punketik pop/indie aldera egin dute, programazio eta tekleria nabarmenduz. Ekoizpen landua eta gonbidatu bereziak ditu.
Informació de l’esdeveniment
TU-K taldeak 22 21 -11 lan berriarekin proiektuari jarraipena eman dio, 2024an berriro elkartu eta binilo bikoitza kaleratu ondoren. Musikalki José Lastraren gidaritzapean, Markel Uriberen gitarrek ñabardura freskoa ekarri dute, eta Josu Aranbarri zein Txomin Uribek euren ohiko ekarpena zabaldu dute garapen musikal handiago batekin. Ekoizpena ere oso landua izan da, batez ere Lastrak eta Txufo Wilsonek egina. Gonbidatu gisa, Ixiar Oreja, Izar Aranbarri eta Jon Salinas aritu dira. Estiloan, post-punketik pop alternatibo eta indie eremuetara hurbildu dira; abestiek indarra eta aniztasuna dute: ilunak, trantsiziokoak eta dantzagarriak, sinpletasunaren atzean lan sakona ezkutatuz.Bere aldetik, Petti Nafarrak erraietatik ateratzen den ahots urratu eta sakona dakar, bluesaren arimaz kutsaturiko kantuak, gitarra jotzeko trebezia eta oholtza gaineko indar basa dira bere ezaugarri nagusiak
Lloc
Gazteluko Plaza 2,
Iruñea, Nafarroa