Entradas con una mirada social
 
Arima Soul Kontzertua

Arima Soul Kontzertua

Bolo o actuación / Música Iruñea viernes, 13 de marzo de 2026, 20:30h
ZARAUTZKO SOUL, RHYTHM & BLUES, FUNK & JAZZ-GROOVE MUSIKA

Información del evento

ARIMA SOUL 2020an Zarautzen sortutako proiektua da, Mikel Unzurrunzaga Schmitz Makala eta Lidia Insausti abeslariaren eskutik. Soul R&B Funk eta Jazz Groove estiloak uztartzen dituzte eta errepertorioan euskarazko kantu propioak nahiz Marie Queenie Lyons edo Gil Scott Heron bezalako artisten bertsioak dituzte. Bost urteetan EP bat singleak eta bi LP kaleratu dituzte Elkar, Vinilos Enlace Funk, Orrua Diskak eta Subterfuge zigiluetan. Musikari ezagun askoren laguntzaz 75 kontzertu baino gehiago eman dituzte Euskal Herrian eta Espainiako hirietan. 2022an GPS13 programarako hautatu zituzten eta 2023an estatuko bira egin zuten. Enlace Funk aldizkariak Talde Berri Onena eta Lidia Abeslari Onena izendatu ditu. 2025ean Gaua diskoa plazaratu dute Lalo Lopezek ekoitzia eta Subterfugek argitaratua hainbat kolaboraziorekin. Azken diskaren biran Laba dute geldialdia. Gozatu!!

Lugar

Laba
Gazteluko Plaza 2,
Iruñea, Nafarroa
Ver el mapa